martes, 29 de julio de 2008

ARBIZUTIK... OSUNARA

Kaixo irakurle! Ni Lorena naiz eta Arbizu (Nafarroa -sakana-) izeneko herri txiki batetik nator. Orain dela hilabete batzuk hona etortzea bururatu zitzaidan. Beste egoera batean (pertsona minusbaliatuekin) nola egongo nintzen ikusi nahi nuen; egoera berri bat bizi eta ondorengoei erakutsi. Arbizutik Osunara nentorren. Eroen gauza? Ezta pentsatu ere! Nire bizitzan gertaturiko gauza politenetarikoa izan da.
Uztailak 19an iritsi ginen. Denak arratsaldean bildu ginen, momentu hura sentimenduz beterikoa izanik. Lehen kontaktua benetan hunkigarria izan zen.
Niretzat esperientzia hau ikaragarria izan da. Bizitzan dauden gauza txikienak ere baloratzen dituzu eta askotan honelako egoerek begiak irekitzen laguntzen dizute. Sekula ez dut pertsona minusbaliatuekin harreman bat izan, hasieran ikaratua nengoen; ez nekien zer egin, zer esan... galdua sentitzen nintzen. Horretaz aparte, aipatu beharrean dago, Nafarroako organizazioak "dime joven" hain zuzen ere, niri ez zidatela informaziorik eman eta haiek esandako guztia, haizeak eraman zuela. Lotsagarria iruditu zitzaidan haien ardura eta emaniko informazioa (hutsa izan baitzen).
Hasierako momentu haiek gogorrak izan arren, ondoren datozen fruituak ikaragarriak izan dira. Gauza asko ikasi ditut haiei esker. Eta eskerrak ematekoa dela pentsatzen dut.
Honetaz aparte jende ezberdina ere ezagutu dut· Beste modu batera pentsatzen zuen jendea, beste ezagutza batzuk dituztenak, beste ohitura batzuk... Azkenean ideologia da ezberdintzen gaituena. Denak ezberdinak garela konturatzen zara. Baina hala edo nola, denak arrazoi paretsuengatik etorri gara. Boluntarioki jendea laguntzeko eta esperientzia berri bat bizitzeko asmoekin. Nork daki zer gertatuko den hemendik aurrera. Gehienek beste esperientzia batzuk bizitzeko gogoekin jarraituko dute eta beste batzuk aldiz, beste bide bat hartuko dute (miusbaliarekin zerikustekorik ez duena).
Sekula ez ditut ahaztuko hemen bizi izan ditudan momentuak. Aste bat berehala pasa zaidala iruditu zait. Hemendik gutxira etxera noala eta dena bukatuko dela. Barruan harritxo bat dut eta askotan sentikorra jartzen naiz etxera noala pentsatzean. A ze tristura alde batetik, baina bestetik gehiago ikasteko eta aztertzeko gogoa dut. Eta horrela jarraituko dut.
Bukatzeko, mila esker denei (monitore, familia, irakasle...) eta besarkada handi bat hemen egin ditudan lagun on haiei!!!
BESARKADA BERO BAT: Lorena

No hay comentarios: